Jarri harremanetan

Hotz ganbera industriala

Gure hotz ganbera industrialak isolamendu eta estankotasunik handiena eskaintzen dizu.
Ganbera industriala
Zerbitzua Egokitzea Fabrikazioa Isolamendua Ezaugarri teknikoak Dokumentazioa

Zerbitzua

Soluzio integrala

Aholkularitza komertziala, gure bulego tekniko komertzialaren laguntza, obraren neurketa, logistika, muntaketaren koordinazioa eta saldu osteko zerbitzua eskaintzen ditugu.

Hornitzaile integrala

KIDEn panel fabrikatzaileak gara, baina ate eta hotz ekipoak ere fabrikatzen ditugu eta, beraz, zure beharrak hornitzaile bakar batean zentralizatu ahal izango dituzu.

Balio erantsia

Hotz ganbera muntatzeko beharrezkoa den material guztia zehazten eta bidaltzen dugu.

Zure beharretara egokitzen gara

Pertsonalizazioa

Ganbera modu pertsonalizatuan diseinatzen dugu proiektu bakoitzerako. 1180 eta 1100 zabalerako panelak ditugu edukiontzian garraiatzeko, 12 metroko gehieneko luzerako paneletarako, eta lodiera aukera zabala isolamendu beharrik zorrotzenak betetzeko.

Panelen arteko lotura sistema

Kako eszentrikoko sistema bat erabiltzen dugu junturetan estankotasunik handiena ziurtatzeko. Gainera, lotura mekanismorik gabe fabrikatzeko aukera eskaintzen dugu.

Panela muntatzeko prest

Zubi termikoen hausturaz hornitua, eta sabaiari eusteko ezpata formarekin.

Fabrikazio etena

Ekoizpen malgutasuna

Gure fabrikazio sistemak aukera ematen digu bezeroen eskakizunetara askoz errazago egokitzeko, bai entrega epeetan, bai neurri, lodiera eta beste eskakizun espezifiko batzuetan.

Berehalako erantzuna

Instalazioan zehar narriadurak gertatuz gero, edozein panel berehala birjartzeko aukera ematen du.

Muntatzen erraza

Kako eszentrikoko sistemak eta panelen fabrikako prestaketak muntaketa errazten dute eta kalitatea ziurtatzen dute.

Isolamendurik handiena

Juntura matxinbratua

KIDEk matxinbratze bikoitzeko sistema bat garatu du, eta horek, kako sistemarekin batera, panelari prestaziorik onena ematen dio estankotasunari eta suarekiko erresistentziari dagokienez.

Kako herdoilgaitzezko sistema

Kako bidez lotzeko sistemak panel bat bestearen aurka doitzea bermatzen du, hermetikotasunik handiena lortzeko instalatzailearen mende egon gabe. Altzairu herdoilgaitzezko kakoak sistemaren oxidazioa saihesten du eta desmuntagarritasuna ziurtatzen du.

Kide sistema

Kako bidez lotzeko gure sistemaren abantailei esker, bizkorrago eta errazago muntatzen dira sistema konbentzionalen aldean.

Ezaugarri teknikoak

Dokumentazioa

Efizientzia energetikoa

Gure ganberen hermetikotasunak, kako eszentrikoko lotura sistemari eta juntura matxinbratuari esker, erabateko isolamendua bermatzen du, kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko.

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan