Jarri harremanetan
eu
es en fr

Hotz ganbera
EVEREST

Gure EVEREST ganbera modularrak erabateko isolamendua bermatzen du, lotura mihiztatuko sistemari esker. Gainera, muntatzen eta desmuntatzen erraza da, eta oso estetika ona du, juntura ikusezinak baitira.

Ezaugarri orokorrak

KIDEk garatu duen lotura sistemak panelak guztiz doitzea bermatzen du, bai panel bertikalak elkarrekin, bai bertikalak sabaiko panelekin. Horren emaitza da ganberak behin muntatuta duen isolamendua erabatekoa dela.

Lotura sistema - Juntura mihiztatua kako herdoilgaitzarekin.

Gainera, horrelako ganberek dituzten ertz babesak injektatuak dira.

EVEREST hotz ganbera modularrak estetika askoz perfektuagoa ematen du, loturako junturak guztiz ezkutatzen baititu.

Panelak lotzeko sistema goitik beherakoa da; horrela, sabaia panel bertikalak muntatu ondoren muntatu daiteke, bai eta panel bertikalak askatu beharrik gabe desmuntatu ere.

190 mm. Panelen zabalera 380, 570, 950 eta 1140 mm. Altuerak neurrira jarrita.

60, 75, 100, 120, 150 mm.

Oinezkoentzako zorua eta zoru indartua.

Estandarra: Altzairuzko txapa apur bat nerbioduna, galvanizatua eta poliesterrez aurrelakatua (25μ), babesteko film zurigarriarekin. Kolore zuria. Elikadurarako kalitatea.

Aukerakoa: Altzairu herdoilgaitza, PVC, PET, beste estaldura batzuk.

Juntura mihiztatua, kako herdoilgaitzarekin.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ganberen hermetikotasunak, kako eszentrikoaren lotura-sistemari eta mihiztatutako junturari esker, erabateko isolamendua bermatzen du, kontsumoa ahalik eta gehien murriztuz.

Bezeroen testigantzak

" KIDErekiko lankidetza aspalditik dator eta beti oso positiboa izan da. Profesionaltasuna, zerbitzua eta edozein gertakariren aurrean ematen duen erantzun azkarra nabarmentzen ditut. Jorge P. Banatzailea
" KIDE hitz batean laburbildu beharko banu, kalitatea izango litzateke. Oso pozik gaude proiektuetarako eskaintzen duten zerbitzu integralarekin. Virginia B. Ingeniaria
" Zalantzarik gabe, KIDEren hotz ganberei dagokienez, muntatzeko erraztasuna nabarmenduko nuke gehien. Giltza bat bakarrik erabiliz munta daiteke ganbera osoa, elkarren artean truka daitezkeen panelekin. Juan G. Instalatzailea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan