Jarri harremanetan
eu
es en fr

KPA - Trinkoa- Tenperatura altua

Hotz ekipo trinkoak, elikagaiak landu, manipulatu eta prozesatzeko gela, ganberaurre, zamalanetako kaietako eta tenperatura altuko beste gune batzuetarako egokiak, presio handiagoko lurrungailuarekin, oihalezko hodia jarri ahal izateko.

Aire zabalean jartzeko bereziki diseinatuak.

NEW
R-449AR-455AR-454CR-513AR-404A

Ezaugarri orokorrak

  • Kontserbazio ganbera eta lan geletarako egokia.
  • Desizoztea aire bidez.
  • Lurrungailuaren hegalen neurria = 5 mm.
  • Optimizazio handiko ekipamendua, duen kondentsazio azalera handiarengatik eta kontsumo txikia duelako.
  • 80 Pa-ko presioa oihalezko hodia erabiltzen denerako.
  • Ekipo hauek +5 ºC eta +15 ºC arteko tenperatuan lan egiten dute, prozesu ganbera edo geletan. Horregatik, ez da bolumenik adierazten. Kontsultatu.
  • Lan geletarako plafoiko lurrungailuak edo kubikoak oihalezko hodiarekin.
  • Oihalezko hodiak hornitzeko aukera (aukerakoa).
  • Urruneko aginteko KP-180 ukipen pantaila (gehienez 4 ekipotarako ganbera berean).
  • Eskuragarri A2Ln ere.

Aukerako ezaugarriak

  • Beste maiztasun eta tentsio batzuk.
  • Lurrungailuko venturi erresistentziak.
  • Abiadura aldagailua haizagailuko kondentsadorean.
  • Helmen luzeko haizagailua, norabidezko alabearekin. Distantzia maximoa 34 m.
  • Erresistentziak. Hustubide autorregulagarria (gehienez 4 ekipotarako ganbera berean).
  • Kondentsadore bertikalaren aire irteera, EC haizagailuekin.
  • Korrosioaren aurkako tratamendua kondentsazio baterian / lurrungailuan.
  • Panel bereizgailua - Obrako pareta.
  • Kaiola babestuko enbalaje berezia edukiontzian bidaltzeko.
  • Olio bereizgailua.
  • Xurgapen bereizgailua.
  • Kondentsazio ponpa.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.

Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.

Bezeroen testigantzak

" Oso pozik Kideren hotz ekipoen gamarekin. Zabala eta merkatuaren beharretara oso bideratua. Manuel R. Instalatzailea
" KIDEren hasierako aholkularitza funtsezko puntua izan da haiekin esku artean genuen proiektua hastea erabakitzeko garaian. Hasiera-hasieratik ezagutza asko partekatu zuten gurekin eta oso pozik gaude. Ángel S. Ingeniaria
" Laguntza teknikoko taldearekin (LTZ) izan dugun tratua nabarmentzen dut, gure zalantzak azkar argitu dituzte. Atsegina da hain talde oso eta hurbilarekin lan egitea. Ana M. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan