Jarri harremanetan
eu
es en fr

Aerohozkailuak multzo hidraulikoarekin - WATERLOOP

Ur eta etilenglikol bidezko aerohozkailu isilak multzo hidraulikoarekin, hotz ekipoen kondentsazioaren berroa kanpora erauzteko diseinatuak.

Ezaugarri orokorrak

  • Ura, baldin eta giro tenperatura 0 ºC-tik gorakoa bada, edo ura + etilenglikola %40.
  • EC haizagailuak (USI001205W izan ezik).
  • Efizientzia handiko ur bateria kobrezko hodiekin eta aluminiozko hegatsekin.
  • Zirkuitu hidraulikoa ponpa zirkulatzaile, espantsio ontzi, segurtasun balbula, sare iragazki, termomanometro eta husteko eta betetzeko hartunearekin. Konexio hidrauliko hariztatuak.
  • Kontrolerako koadro elektrikoa, ponpa, motohaizagailu eta abiaduraren erregulatzailearekin.
  • Ur ponparen abiadura aldatzea eskarira egokituta, bulkada presioaren arabera.
  • Ur-zirkuituaren tenperatura kontrolatzea, EC abiadura aldakorreko haizagailuen bidez, kontsigna flotatzailearekin.
  • Konexio hidrauliko hariztatuak.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.

Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.

Bezeroen testigantzak

" Oso pozik Kideren hotz ekipoen gamarekin. Zabala eta merkatuaren beharretara oso bideratua. Manuel R. Instalatzailea
" KIDEren hasierako aholkularitza funtsezko puntua izan da haiekin esku artean genuen proiektua hastea erabakitzeko garaian. Hasiera-hasieratik ezagutza asko partekatu zuten gurekin eta oso pozik gaude. Ángel S. Ingeniaria
" Laguntza teknikoko taldearekin (LTZ) izan dugun tratua nabarmentzen dut, gure zalantzak azkar argitu dituzte. Atsegina da hain talde oso eta hurbilarekin lan egitea. Ana M. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan