Urrutiko ikuskapen eta kontrol sistema hotz komertzial eta industrialeko instalazioetarako (denbora errealean). “WEB server” teknologian oinarritua, instalatzen erraza.
Erabiltzaile anitzen kudeaketa sarbide maila berezituekin eta hainbat erabiltzaileren aldibereko sarbidearekin.
Ekipoen funtzionamendua denbora errealean ikuskatzea eta telekudeatzea.
Web responsive interfazea PCtik edo gailu mugikorretatik sartzeko.
Alarmak eta abisuak kudeatzea hainbat mailatan. Berehalako abisuak email edota SMS bidez.
Datuen historikoa biltegiratzea aldagai anitzeko grafikoekin (grafikoetan sartzeko aldagaien mugarik gabe).
HACCP CSV edo PDF txostenak sortzea, nahi diren ekipoen datuekin eta nahi den denbora tartearekin.
Alemana, grekoa, ingelesa, gaztelania, frantsesa, italiera, nederlandera, poloniera, portugesa, turkiera, errusiera, txinera.
Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.
Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.