Jarri harremanetan
eu
es en fr

A340 Kai Babesa

Kai Babesa zamalan intentsiboetarako pentsatua, merkantzia gunea kanpoaldetik isolatu nahi duten nabeetan, tenperatura kontrolatua duten nabeetan eta merkantziekin higiene aldetik bermerik handienekin erabiltzeko egokia.

Ezaugarri orokorrak

Aurrealdea PVC beltz malguz eginda dago eta nylonezko errefortzuak dauzka barrutik.

Txasis metalikoa, galvanizatua, aurretik eta atzetik.

Erreferentzia lerroak, hori koloreko zerrenda baten bitartez, ibilgailuen eta zamaketa plataformaren arteko ahokatzea errazteko.

Azkar eta seguru igarotzeko pentsatua.

Kaiaren babes atzeragarriaren eraginkortasuna, berez, kamioiek kaira hurbiltzeko egiten dituzten maniobretan gertatzen diren kolpeak xurgatzeko duen gaitasunean datza.

Neurri estandarra: 3400x3400mm.

Eraginkortasun energetikoa

KIDE ateen ezaugarri nagusia diseinuaren sinpletasuna eta eraginkortasuna da, eta emaitza estankotasun eta isolamendu berme maximoak eskaintzen dituen produktua da.

Bezeroen testigantzak

" KIDEren ate sorta zabalari esker, azken urteotan sortu diren behar guztiak ase ditut. Talde oso profesionala eta erantzun azkarra. Juan R. Instalatzailea
" KIDEtik azpimarratuko nituzke produktu aparta eta ateak muntatzeko erraztasuna. Ziur haiekin lanean jarraituko dugula! Mario I. Autonomoa
" Kasualitatez ezagutu nuen KIDE, baina oso pozik nago nire proiekturako haiengan konfiantza jarri dudalako. Hasieratik erakutsi dute aholkularitza emateko eta zalantza guztiak komentatzeko erabateko prestasuna. Eva F. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan