Laban malguko arrapala elektro-hidraulikoa kamioi guztien altuerara egokitzen da, zamalanak arintzeko.
Ral 7011 kolorea modelo estandarrean. Beste akabera batzuk ere aukeran.
Beste arrapala mota batzuk daude proiektu bakoitzaren premiei erantzuteko.
Erabat hornituta hainbat elementurekin, esaterako, larrialdiko geldialdiarekin, mantentze barrarekin, zizailaren aurkako hegalekin, 24 V-eko maniobra koadroarekin eta erorketa ekiditeko balbula batekin zilindroaren oinean. Elementu horiekin guztiekin, gure arrapalak erabat seguru dira.
KIDE ateen ezaugarri nagusia diseinuaren sinpletasuna eta eraginkortasuna da, eta emaitza estankotasun eta isolamendu berme maximoak eskaintzen dituen produktua da.