Kideren ate bilgarri azkarrekin posible da gune batetik batera azkar igarotzea, lana optimizatuta, tenperatura ahalik eta gutxien jaitsita eta zaratatik isolatuta.
Zerrenda gardena modelo estandarrean, beste aldean dagoena ikusi ahal izateko, ezbeharrak saihesteko.
Segurtasun handiagoa ematen du, atea jaisterakoan kalteak ekiditeko.
Izozte modeloa tenperatura baxuko ganberetan instalatu daiteke, hotz ateak irekitzen direnean gertatzen diren hotz galerak minimizatzeko.
Aluminio anodizatuzko profilek sendotasun handia eta estetika paregabea ematen dizkiote ateari.
Egunean 1.000 ziklo ere egitea ahalbidetzen du, eta iraunkortasunaren adierazlerik handiena da bere kategorian.
KIDE ateen ezaugarri nagusia diseinuaren sinpletasuna eta eraginkortasuna da, eta emaitza estankotasun eta isolamendu berme maximoak eskaintzen dituen produktua da.