Jarri harremanetan
eu
es en fr

Kondentsazio unitate isilak - WATERLOOP

Kondentsazio unitate isilak, hozteko eta izozteko ur bidez kondentsatuak, oso tamaina trinkokoak, horman, zoruan edo hotz zerbitzuaren gainean instalatzeko diseinatuak.

Ezaugarri orokorrak

  • Nitrogenoz aurrekargatua.
  • R449Arako prestatua (beste hozgarri batzuk, kontsultatu).
  • Ura, baldin eta giro tenperatura 0 ºC-tik gorakoa bada, edo ura + etilenglikola %40.
  • Elikadura 230 V-I-50 Hz edo 400 V-III-50 Hz (beste tentsio batzuk, kontsultatu).
  • Scroll konpresore hermetikoa bibrazioen aurkako euskarrien gainean.
  • Likido injekzioa tenperatura baxuko modeloetan.
  • Altzairu herdoilgaitzezko plaka soldatuzko kondentsadorea.
  • Likidorako ontzia.
  • Zeramikazko iragazki deshidratatzailea.
  • Likidoaren bisorea.
  • Goi eta behe presioko presostatoa.
  • Zerbitzuko balbulak (200 seriea).
  • Ur balbula solenoidea.
  • Kondentsazio zirkuitu hidraulikoa kobrezko hodian, konexio hariztatuekin.
  • Kontrol koadro elektrikoa, babes diferentzialarekin eta magnetotermikoarekin.
  • Erregulazio elektronikoa, lurrungailua urrutitik kontrolatuta, eta tenperatura zunda duen konpresorea.

Aukerako ezaugarriak

  • Tenperatura baxuetarako kita.
  • Alternantzia / huts egite sistema bi ekipotarako.
  • Bi ekipo desizozteko sistema sinkronizatua.
  • Hozgarriaren karga 5 m-ko hodirako.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ekipoen garapena hozte-sistema optimizatzera bideratuta dago, lehen marketako konpresoreak erabiliz eta errendimendu onena bermatzen duen diseinuarekin.

Gainera, hozgarri naturalak edo A2L erabiltzeko dugun joerak aukera ematen digu merkatuari gutxieneko ingurumen-inpaktua duten ekipoak eskaintzeko, eta jasangarritasuna da KIDEren gune estrategikoetako bat.

Bezeroen testigantzak

" Oso pozik Kideren hotz ekipoen gamarekin. Zabala eta merkatuaren beharretara oso bideratua. Manuel R. Instalatzailea
" KIDEren hasierako aholkularitza funtsezko puntua izan da haiekin esku artean genuen proiektua hastea erabakitzeko garaian. Hasiera-hasieratik ezagutza asko partekatu zuten gurekin eta oso pozik gaude. Ángel S. Ingeniaria
" Laguntza teknikoko taldearekin (LTZ) izan dugun tratua nabarmentzen dut, gure zalantzak azkar argitu dituzte. Atsegina da hain talde oso eta hurbilarekin lan egitea. Ana M. Gerentea

Proiektu nabarmenak

Aholkularitza edo aurrekontua behar duzu edo zalantza teknikoren bat duzu?

Jarri harremanetan