Sektorea: Cateringa
Kokapena: Oslo, Kopenhage eta Stockholm
Produktuak: Hotz ganberak, ateak eta ekipoak
KIDEk hotz ganbera, ate eta sistemak instalatu ditu Oslon, Kopenhagen eta Stockholmen Europako airelineetako catering hornitzaile garrantzitsuenetako batentzat.
Proiektuaren helburua aipatutako Europako aireportuetan catering eta enbalaje guneak garatzea zen, eta erronka handia zen. Oso epe zorrotzak eta estuak dituen sektorea da, eta, beraz KIDEren erantzuteko gaitasunak oso altua izan behar zuen une oro, hasieratik proiektua entregatu arte.
Egunero milaka lagunek jotzen dute zerbitzu horretara, eta, beraz, bezeroak oso argi zuen aurreikusitako timinga bete beharko genuela. Epeetan akats bat egiteak oso galera handia ekar ziezaiokeen konpainiari.
KIDEk bere hotz ganbera eta sistemen instalazio hutsetik harago doan lana egin du.. “Ganbera guztien eta hotz eremuaren planoa egin genuen, horien hotz ate, panel, ganbera, lan gela (ontziratzea) eta hotz sistemekin. Ekipamendu guztia muntatu eta instalatu genuen, giltza eskura. Hau da, hotzari lotutako guztia exekutatu dugu eta, gainera, logistika zerbitzuak eskaini ditugu, horrek dakarren konplexutasunarekin”.
Gure zerbitzuaren izaera integralak “PLUS” bat ematen dio merkatuan gure irtenbideari. Instalazio honetakoa bezalako bezero zorrotz batek asko baloratzen du pertsonalizazio maila hain zehatz batera iristea eta bere timinga eta kalitate estandarra betetzea
Lehen aipatu bezala, harrotzen gaituen mugarri bat da bezero profil zorrotz hori gure lanarekin gustura geratzea eta urtez urte gu kontuan hartzen jarraitzea, konfiantzazko partner gisa sendoago bihurtzen baikaitu.
Proiektu honetaz gain, lehendik ere bagenuen esperientzia Basileako, Berlingo edo Amsterdameko aireportuetan.