Sektorea: Hestebeteak
Kokapena: Leon (Espainia)
Produktuak: Teknikari espezializatuak jartzen ditugu zure eskura.
Proiektu honetan, Leongo hestebeteen sektoreko gure bezero erreferenteetako batek zezina ekoizteko instalazioak handitu behar zituen.. Merkatu horretan duen pisua handitzen jarraitzeko erronka zen.
Bezeroak argi zituen proiektu berri honetarako behar zituen zenbakiak. 2.500 m2-ko nabe baten gainean:
Beharrezko informazio eta zehaztapen guztiak bilduta, gure taldeak bezeroaren espezifikazio guztiak betetzeko prest zegoen proiektu ilusionagarri hau abiarazi zuen.
Zalantzarik gabe, oraingo honetarako indargunea gureizaera INTEGRALA izan zen berriro ere. Integrala produktuari dagokionez, lehortzeko eta ontzeko Kide panel, ate eta ekipoak barne, instalazioak eskatzen zituen xehetasun berezi guztiekin.
Integrala zerbitzuan. Kiden zerbitzu transbertsala ematen dugu, bulego tekniko komertzialean hasten dena proiektuaren material, ekipo eta xehetasun bakoitza diseinatuz.. Jarraian, gure produkzio taldeak lanari ekin eta guztia prestatzen du, logistikak adostutako timingean lagundu dezan.
Hor ez da amaitzen gure lana, kasu honetan zonako gure instalatzaile erreferenteetako batekin eskuz esku lan egin baitugu zehaztapen guztiak gauzatzeko eta ezin hobeto prest jartzeko.